11/1 Saindu guztien egunean, On line eskaerak murriztuko ditugu igandea bait litzan
T 65 irin opila
ZEIN EGUNETAN EGINTEN DEN
Horiz, egiten den egunetan.
Ohizko ogia, oker izendaturiko "ogi zuria" okindegi gehienetan ogi guztien artean errege dugu.
Urrezta kolorea duen azal fineko ogia da.
Azken 10 urtetan justifika ezineko ospe txarra izan arren, gehientxuenen artean maitena jarraitzen du izaten, jan guztiekin ongi etorri eta nekatzen ez duelako.
Luzaroz Jauntxo eta ahaltsuen ogi bezela zen ezaguna, bere arintasun eta soiltasunagatik.
NOLA EGITEN DUGU?
T65 irin on batekin egindako ogia. Hain zuzen ere europako gari desberdinen nahasketa baten ondorioz egindako irina.
Ogi hau, gehiegi oretu gabe egiten dugu mamia zuritu ez dedin eta ogiak gustorik gal ez dezan.
Harrotutako orea gehituz zeharkako hartzidura modua erabiliz.
Luze harrotua tenperatura apalean.
ZER EMATEN DU GURE OGIAK?
Gure soinaren ongi izaterako beharrezkoak diren Gluzido bihur eta zuntzak.
Ez da usten den bezain zuria, T65 gari irinak, ohizkoa izaten den T55 irinak baino zuntz gehiago bait du, %3 hain zuzen ere, fruita gehienak izan dezaketena baino kopuru andigoa.
Gehien gustatzen den ogia, zapore lauarengatik, baita erabilgarriena plater guztiekin eta edozein ordutan bateratu ditekena.
Ore harrotuaren erabilera, hartzidura luzeak eta baita idortzen duten hainbat ongarri kimiko ez erabiltzeak ,bere zapore, kolore eta iraunkortasuna hobetzen dute merkatuan dauden beste ogi askorekin alderatu ezkero.