arazo teknikoengatik 12/9 asteartea ez da "orantza ogirik izanen"
Pain d'Épices
ZEIN EGUNETAN EGINTEN DEN
Horiz, egiten den egunetan.
Gogoratu denda fisikoan bakarrik dagoela eskuragarri.
Pain d’épices ogi tradizional frantsesa da, Erdi Arokoa, batez ere Alsaziako eskualdearekin lotua. Testura trinkoa eta hezea du, eta zapore epel eta aromatikoa, espezieei eta eztari esker. Neguan eta, bereziki, Gabonetan da ezaguna, askari modura eta edari beroekin lagunduta zerbitzatzen da.
NOLA EGITEN DUGU?
Galparsororen pain d’épices osoa irin osozko zekalearekin egiten da, eta ezti-tomilloaren leuntasuna uztartzen du espezien berotasunarekin: kanela, jengibrea eta intxaur muskatua, bainila, limoia eta laranja ukituarekin nabarmenduta. Esne eta arrautza gehitzeak ehundura leun eta aberatsa ematen dio, eta pomeloaren freskotasunak ukitu zitriko berezia gehitzen du. Bizkotxo goxagarri bat da, usain eta zaporez betea, une berezietan gozatzeko aproposa.
ZER EMATEN DU GURE OGIAK?
.