Erosketa saskia

Galparsoro Okindegia

Lau okin belaunaldiek Galparsoro Okindegia erreferente bihurtu dute Donostian ogia egiten.

. Urtea zibil gerra aurreko garaia zen eta Miguel Galparsoro Donostiako okindegi batean hasi ba zen ere lanean, bere gogoak eta kemenak, bereala norberaren okin lantegia irekitzera bultzatu zuen, Autonomia kalean hain zuzen ere. Urte gutxi batzuen ondoren tokiz aldatu eta kale nagusian zen "La Artajonesa" izenez ezagutzen zen okindegia eskuratu zuen. Honen harira oroitu gaitezen "Artaxoako 40" ak sartu zirela Donostian 1936 an eta ez dakigu horrekin loturaren bat ez ote duen.

Garai latzak izan ziren gerra zibilekoak eta ondorioz Miguelek atzerriratu behar izan zuen Frantzira okindegia zuzendaritzarik gabe geldituz

Miguel Galparsoro hil zenean, Luis, bere semeak hartu zuen okindegiaren buruzagitza. Donostiar peto petoa zen eta Alde Zaharrari atxiki haundia zion. Denda berritu eta ogi alemanak ezarri zituen, garai horretan ogi txuria besterik ez bait zen egiten! eta gainera ¡aurpide frankistak arautzen zituen sal neurriak. Luisek bere burua beireiztea lortu zuen bere ekarpenekin eta horrela biziraun.

Mikel Galparsorok, bere semeak, Leoian biologia ikasten aritu ondoren, madrilen okindegitza ikasketak, garai haietan Espainian erreferentzia zen Francisco Tejeroren eskutik burutu zituen. Aurrerago Frantziako okindegitza iradokitzea erabaki eta jarraian gure okindegiaren zuzenbidea eskuratu zuen.
Mikelek jarriko dio egungo "GALPARSORO OKINDEGIA" ren Izena, denda berritu ko du eta bere ikusmira Frantzian den ogi joeran jarriko du. 90 eko hamarkadan Frantzian ba ziren dagoeneko okindegitzarako ongi araututako ikasketak eta ereduak, jakintza ezin hobearekin.

Millurte berriarekin aldaketa aunitz etorri ziren GALPARSORO OKINDEGIRA. Mikelek harrotze teknika berriak eta baita orantza erabilera ezarri zuen bere okindegian. Baita ogi Biologikoa egiteko zihurtagiria lortu ere, ordu ezkeroztik Donostian Bio ogia egiteko baimena dugun okindegi bakarra izanez.

Egindakoaren aitortza ARZAK eta AKELARRE bezelako jatetxe ospetsuel hornitzearen eskutikan dator.

an aurrekari akademiko zoragarria duen Aitor Galparsororen eskutik dator 4. belaunaldia, egun, aldaketa berriak ezartrzen ari dena.

"Famili enpresan estrategia"n Masterra Bordeleko IAEn

Famili enpresan berezitako Frantziako lehen master saria AFFO izenekoa jaso zuen "Le poids du Goodwill dans la valorisation des entreprises familiales" master lanarekin.
2019 an, Fusions & Acquisitions rebistan ereidatzi zuen artikulu bat gai honi buruz. Ondoren "Centre de Recherches sur les Entreprises Familiales et Patrimoniales" Think Tankean ere aritu zen lanean.

Urrengo 5 urtetan Okindegitzan murgilduko da Baionan Formazio profesional gaitasuna (CAP) lehenik eta gero Bordelen « Compagnons du Devoir et du Tour de Francen » eskutik tekniko gaitasuna (BP) lortuko du.

an Roueneko INBP en amaituko ditu okindegitza ¡ikasketak Brevet de Maitrise (BM), maixutasun agiria 2022 saileko lehen postua lortuz.

INBP Frantziako ospe gehien duen okin eskola da eta gutxi batzuk lortzen dute maisutasun agiria. Frantzian agiri hau dutenek soilik jarri dezakete "Máitre Boulanger" beren dendetan. Beraz hiru belaunaldi ondoren orain Aitor okin maisua dugu gure artean ogi ona bultzatzen jarraitzeko, ongi egindako ogia alegia., teknika berriak ezarri eta batez ere ogia osasuntsugoa egiteko bidean.

Eraikin propioa

Fermentazio luzatua

Solete repsol