Erosketa saskia

KEMEN OGIA

ZEIN EGUNETAN EGINTEN DEN

Horiz, egiten den egunetan.

Gogoratu denda fisikoan bakarrik dagoela eskuragarri.

Kemenak indarra adierazi nahi du, eta ogi honek ongi darama izena. Benatan adore bila dabilenarentzat egina dago: hur osoak, masustak, alberritxiku zatitxoak eta liho marroia. Mami hezea duen ogia.

T80 Label Rouge irinarekin egina dago, gariak kalitatearengatik bereizten da errendimentua alde batera utziz. Irin erdi-osoa da, gariaren onurak gordez.

Gaztarekin zoragarri gelditzen da : Idiazabal, Comté, Roquefort, gazta urdin bat, brie krematsu... Masusta eta alberritxikuaren goxotasunak ohika eskatzen du.

Foiearekin, bikaina. Gosarian jan ezgero, xigortuta eta gurinarekin.

Eta mendizalea bazara: Kemen pusketa bat, labana bat eta besterik ez da behar hamaiketakorako. Ogi hau hutsik ere jaten baita.

Kilo eta laurdeneko ogia da gutxi gorabehera, baina nahi duzun kopurua aukera dezakezu.

Pisu

Zergak barne

NOLA EGITEN DUGU?

Dena bezperan hasten da gure orantza berrituz dugu, egunero zaintzen dugun bera. Ondoren orea prestatzen dugu Bagatelle T80 Label Rouge irina, urar eta itsas gatzarekin.

Ahalik eta mantsoen oratzen dugu, orea ez txuritzeko eta errotaren lana errespetatzeko. Hurrak, masustak, alberritxiku zatitxoak eta liho marroia gehitzen ditugu ondoren, ongi nahasiz, xerra eta hozka bakoitza denetarik euki dezan.

Orain dator garrantzitsuena: itxaroa. 24 orduko hertzidura uzten diogu orantzari lan egiten utziz zapore guziak garatu ditzan.

Biharamunean, ale bakoitza eskuz itxuratzen dugu, eta harrizko labearen gainean erretzen ditugu, azal lodi eta xigortua lortu arte: mamia babesten duen bera.

Gure ogi gehienek bezala, bi egun behar dira egiteko. Guk  benetan nabaritzen dela uste dugu. 

ZER EMATEN DU GURE OGIAK?

Kemen ogia benetan elikatu eta asetzen duten ogi horietakoa da. Hurrek eta liho marroiak gantz osasuntsu, proteina eta zuntza ematen dituzte; masustek eta alberritxikuek aldiz, frutaren indarra.

Irin erdi-osoa eta orantzarekin egina dagoenez, bere 24 orduko hartzidura luzearekin, hobeto lixeritzen homen den ogia izatez gain, luzaro asetzen duen eta luzaro fresko irauten duen janari horietako bat da.