Erosketa saskia

Liho-Osoa

ZER EGUNETAN EGINTEN DEN

Horiz, egiten den egunetan.

% 100 ogi osoa.

Mami trinko eta iluna du, azala berriz biguna. Lihoa erantsiz, berez ahozkatzeko zakarra litzatekena, ogiari leuntasuna eman, eta orantzaren aziditate ikutuari esker jateko gozagarri egiten du.

Zergak barne

NOLA EGITEN DUGU?

%100 irin osoz, esan nahi deguna da bere osagaien artean, zuntzaz gain, ernamuina duela.

Ernaldu dadin, 24 orduz beratzen uzten dugun liho marroi hazia eransten diogu oretu aurretik.

24 ordutako harroaldia ematen diogu.

ZER EMATEN DU GURE OGIAK

Lihoak batetik,  zuntz ugari, baita mineralak eta poli insaturatuak diren koipeak, linoleiko azidoa edo omega 3 batez ere. Esan behar gainera, gure teknikari esker bio erabilgarria dela.

Irin osoak gainera zuntz, mineral naiz  koipe insaturatuak, ernamunari esker ematen dizkigu.

Iraupen luzeko ogia dugu hau.

Orantzari esker, gari zuntzak berezkoa duen fitiko azidoaren eragin ezkorra arindu egiten da bere pH-a 5,5 azpitik jesteagatik. Jakina da ogiak pH-a 5,5 goitik izan ezkero, fitiko azidoak ez diola  besteak beste kalzioa ongi beretzen uzten gure metabolismoari.

Gluzemi maila apala.